XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gogor egin, beartu eleizara joan daitezan.
- Eleizaren naia ez al da kontzientzien azkatasuna ez indartu ta ez biurritzea?.
Une baten zitaldu be egin ziran.
Erretoreak errie emon eutsan.
- Askotan gazteak errazoia dozue, ezin ukatu.
Baiña oiturak galduten gaitue.
- Igarri barik okertu, bide zuzena galdu eta dotriñatik urten daben oiturak.
Ori da txarrena.
- Baiña biurtuko zara.
- Nora?
- Munaegi'ra.
- Ez dakit.
- Menpetasuna galduko zenduke.
- Ardurarik ez.
- Abade zara.
- Ez dakit zetarako.
- Ez zaitu arduratzen?
- Arduragetasunez nago.
Edozetarako.
- Beti izan zara gartsu.
- Gartsu ez, gogotsu.
- Bai.
- Eta gogo ori eteten alegindu zarie.
Berari etsi eragin arterañoko ostopoak ipinten alegindu.
- Ni ez.
Eleiztarrei lotsa eskatzen alegindu naizela esaten ba dozu, egia da.
- Batzuei lotsa ta bestiei jaramonik eza.
- Leike.